Languages

Home > Information in different languages > Basque

Testuinguru Orokorra

Populazio orokorrarekin alderatuz, buru-gaixotasun larria duten pertsonek gaixotasun fisikoen prebalentzia altuagoa dute. Osasun publikorako aurkikuntza garrantzitsu honen atzean dauden zergatien artean honakoak aurki daitezke: batetik, buru-gaixoei emandako medikazio psikotropikoaren (eta agian beste batzuen) bigarren mailako efektuak, eta bestetik, buru nahasteak dituzten bizitza-estiloak (adibidez, erretzea, elikadura desegokia, ariketa fisikoaren gabezia, alkoholaren abusua) eta bizi-baldintzak (adibidez, ingurune ez osasuntsuak, etxe egokiaren gabezia). Gaur egun, buru-gaixotasunak dituzten pertsonen osasun promoziorako gida sistematikorik ez dugu. Europar Batasuneko zabalkundearekin, kideak diren estatuen arteko desberdintasun garrantzitsuak daude bizi-baldintza orokorrei eta osasun zerbitzua emateari dagokiela. Beraz, osasun fisikorako arriskuen aldakortasun handia egon daiteke helburu-populazioan.

Helburuak

HELPS Proiektuaren helburua adituen sare europarra eta informazio-sistema bat sortzea da, instituzio psikiatriko sanitario eta sozialen egoileen osasun fisikoa hobetzeko asmotan. Populazio honetan gaixotasun fisikoen prebalentziaz eta balizko kausez informazioa jasotzeko, eta prebentzioaren eta diagnostiko goiztiarraren aukerak uztartzeko, literaturaren berrikuspen sistematikoak, Delphi ariketak eta talde fokalak burutuko dira. Delphi ariketetan kideak diren estatuetako psikiatriei nahiz beste osasun adituei eskatuko zaie informazioa, hain zuzen honako alderdiez: osasun asistentziako instituzioetako egoileen osasun fisikoko arazoen prebalentziaz eta kausez; dauden ebaluazioko tekniken egokitasunaz; osasun promoziorako programen aukeraz eta bere inplementazio-graduaz asistentzia psikiatrikoko instituzioetan. Parte-hartzen duen herrialde bakoitzeko zenbait instituziotan Talde Fokalak egingo dira honako alderdiez informazioa jasotzeko: langileengandik eta egoileen hautemate subjektiboaz osasun fisikoko arazoen inguruan, osasunerako arriskuen zein kontrolaren kausen inguruko jarrerez, eta euren disposizioaz osasun promoziorako jardunetan parte-hartzeko, hala nola osasun promoziorako esku-hartze programetan eta ohiko ebaluazioko tekniken bideragarritasunaren eta egokitzearen ebaluazioetan. Prozesu hauetatik eratorriko diren ondorioak eta argibideak, informazioko sistema elektroniko batera transferituko dira (osasun promozioko tresna) eta bere bideragarritasuna kideak diren herrialdeetako instituzio psikiatrikoetan, asistentziakoetan zein sozio-osasunekoetan, aztertuko da.

Gure proiektuaren liburuxka hemen deskargatu ahal duzu. Download
(PDF dokumentua, gutxi gorabeherako tamaina)

 

 

 

 

Europe Flag HELPS has received funding from the European Union,
 in the framework of the Public Health Programme
 Contract No.: 2006334

    

  back to top    Imprint   Search 

© 2008 Dept. of Psychiatry and Psychotherapy II
Last update: 04.05.2010